Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutakoak ardatz Unai Eguiaren liburuan

0

Unai Eguiak ‘Y los campos se quedaron sin flores’ liburua aurkeztu du gaur arratsaldean Bilbon. Txekiar Errepublikako Hradištko herriko nazien kontzentrazio-esparrura deportatutakoen historia ez da oso ezaguna. Lan honen bidez, autoreak Bigarren Mundu Gerran gertatutako gertaera tragikoen lekuko zuzenak izan ziren deportatu batzuen istorio pertsonalak jaso nahi izan ditu.

Liburuak Benito Bermejo historialariaren hitzaurrea du, espainiarren deportazioaren ikerketan aditua, eta Sandra Martínez ilustratzailearen lanek osatzen dute Eguiaren lana.

Aurkezpenean Ruth Cancelo, Gogoraren memoria teknikaria, eta Jordi Jiménez Zamora, editorea eta solasaldiaren moderatzailea izan ditu lagun Eguiak. Gainera, deportazioaren biktima baten senitartekoak ere hartu du parte: Anton Gandarias, Anjel Lekuona Hradištko kontzentrazio-esparrura deportatu eta exekutatutako busturiarraren iloba.

Aurkezpen hau, Deportazioaren Memoria 1945-2025 proiektuaren baitan kokatzen da; nazien kontzentrazio esparruak askatu zituztenetik 80 urte betetzen direla eta, Gogorak eta Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak 1940-1945−arloko memoria elkarteek osatzen duten taldea− hasi duten lankidetza proiektuan. Helburua arlo honi lotutako jarduera guztiak modu koordinatuan aurrera eramatea da; horri zabalkundea emateko sortu da www.labur.eus/deportazioa webgunea. Aurtengorako programatuta daude jada, besteak beste, deportazioaren biktimen omenezko ekitaldia, maiatzean; EHUren Udako Ikastaroa, uztailean; deportazioari buruzko erakusketa, udazkenean