Gimeno kontseilariak Erripagañako haur-eskola berriaren obrak bisitatu ditu, 0-3 zikloko 144 plaza berri dituen eskolak irailean irekiko ditu ateak

0
MIGUEL OSES

5.712.005 euroko inbertsioa, legegintzaldi honetan Hezkuntza Departamentuak 0-3 urteko Haur Hezkuntzako lehen zikloan egingo duen jarduera nagusirako: Erripagañako Egunsenti haur-eskola berria. Gaur goizean Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak bisitatu du, eta, 2025-2026 ikasturtean, haurrentzako 144 hezkuntza-plaza berri egongo dira.

Aurreikuspenen arabera, 2024ko uztailean hasi ziren obrak, hasieran aurreikusitako epeetan aurrera egiten dutenak, 2025eko irailean amaituta egongo dira.