Gobernuak inbertsio funts publiko-pribatu bat sortuko duela iragarri du, Nafarroako industriaren inbertsio estrategiko berriei laguntzeko

0
A: MIGUEL OSÉS F: 24-3–2025 P: L: PAMPLONA T: MESA DE INDUSTRIA EN LA SALA MULTIUSOS DE PALACIO

Nafarroako Lehendakari Maria Chivite Navascuesek gaur Industria Mahaiaren aurrean iragarri duenez, Gobernua aurrera doa kapital publikoz eta pribatuz osatutako inbertsio-funts bat sortzen. Martxan jartzeko, zenbait arau-aldaketa egin behar dira, eta Gobernua aldaketa horiek prestatzen ari da laster onartzeko. Aldi berean, inbertsio-funts pribatuekin ere hitz egiten ari da, horiek sartzeko. Horrez gain, bigarren fase batean, txikizkako inbertitzaile pribatuek ere parte hartu ahal izatea planteatzen da.