Luis Camposek bere gain hartuko du NASERTIC enpresa publikoaren zuzendaritza datorren apirilaren 2an

0

Apirilaren 2an, Luis Camposek bere gain hartuko du Nafarroako Zerbitzu eta Teknologia enpresa publikoaren (NASERTIC) zuzendaritza, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuari atxikia. Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko egungo zuzendari nagusiak Iñaki Pinillos ordezkatuko du, enpresa publikoan bederatzi urteko ibilbidea egin ondoren proiektu profesional berriei ekiteko erabakia hartu baitu. Erreleboa NASERTICen hurrengo Administrazio Kontseiluak onartuko du, martxoaren 28an.