Izaskun Goñik erretiroa hartuko duen Joakin Telleria ordezkatuko du karguan. Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehen emakumezko presidentea izango da
Eusko Jaurlaritzak, gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran, Izaskun Goñi Razquin izendatu du Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, Joakin Telleriaren ordez —erretiroagatik utziko du kargua—. Izendapen horrekin, Izaskun Goñi izango da Pasaiako Portuaren ardura nagusia izango duen lehen emakumea.
Izaskun Goñi (Iruñea, 1972) Ekonomian lizentziatua da, eta Pabeko Unibertsitateko Nazioarteko Enpresa Zuzenbideko masterra du. Perspektiba zabala du nazioartekotzearen eta industriaren garapenaren arloan, eta esperientzia garrantsitsua eta ikuspegi estrategiko sakona du lankidetza publiko-pribatuaren arloan eta administrazioen arteko lankidetzaren arloan, baita eskualdeko ekonomiaren sustapenaren eta garapenaren arloan ere.
Bere ibilbide profesional garrantzitsuari esker, presidente berriak badu beharrezkoa den ezagutza Pasaiako portuaren hurrengo hazkunde-faseari aurre egiteko eta Euroeskualde Atlantikoko nodo logistikoekin lankidetzan sakontzeko.