Kirolak igerilekuen jabe diren kirol-klubei zuzendutako dirulaguntzen deialdia ireki du

0

Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) ireki du igerileku estaliak eta/edo aire zabalekoak dituzten kirol-klubei eta igerileku estaliak eta/edo aire zabalekoak dituzten elkarteei, klub filial batekin, zuzendutako laguntzak eskatzeko epea.

Deialdiaren helburua 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean antolatutako jarduera fisiko-kirolak finantzatzea da. 100.000 euroko zuzkidura duen laguntzak jarduera fisikoa sustatu eta bultzatzea du xede, parte hartzen duten pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Deialdian parte hartu nahi duen entitate bakoitzak ariketa fisiko eta osasun programa bakarra aurkeztu beharko du. Programa horrek pertsonal kualifikatuak zuzendutako jarduerak (uretan edo gelan) edo 18 urtera arteko gazteentzako aisialdi-jarduera fisiko-kirolak barne hartu ahal izango ditu, Aste Santuan edo udako denboraldian (campusak, hiri-kanpamentuak…). Dirulaguntzak programaren martxan jartzeak eragindako pertsonal-gastuak zein beharrezko kirol-material suntsikorraren inbertsioa estaltzen ditu.

Deialdi honi buruzko informazio guztia, araudia, eskatutako dokumentazioa eta eskabideak aurkezteko estekak Nafarroako Gobernuaren webguneko Tramiteen Katalogoan daude eskuragarri. Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, eta aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, martxoaren 26tik apirilaren 9ra arte.

Informazio gehiago nahi duten klubek eta elkarteek NKJFIrekin harremanetan jar daitezke promocion@navarra.es helbidean edo 848 42 51 14 telefonoan.