Nafarroako hamar familiatik seik eskola publikoa aukeratzen dute 2025-2026 ikasturterako. Bertan, Hezkuntzak 78 plaza eskainiko ditu 2 urteko geletan

0

Nafarroako hamar familiatik seik hiru urteko seme-alaben hezkuntzarako eskola publikoa aukeratu dute 2025-2026 ikasturtetik aurrera. Ikasturte horretan, Hezkuntza Departamentuaren eskaintza handitu egingo da eta guztira 78 plaza eskainiko zaizkie haurrei Nafarroako bost ikastetxetan sortutako bi urteko gela berrietan. Horrez gain, Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean 0-3 Haur Hezkuntzako lehen zikloan 36 plaza eskainiko dira, 0 eta 12 urte bitarteko eskaintza integral baten pilotajea egiteko.

Guztira 3 urteko 4.586 haur sartuko dira datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako zikoan, Nafarroako hezkuntza-sareko funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan.

Aurrematrikula egiteko ohiko epea aurreko ikasturtean (5.055) baino eskaera gutxiagorekin amaitu da. Guztira, sare publiko eta itunpeko eta hizkuntza-eredu guztietako 3.057 haurrek (% 66,7) jasoko dute hezkuntza % 1,8 hazi den API programarekin.

Aurrez izena emateko aldia amaituta, ikastetxe publikoek 2.766 onarpen-eskaera jaso dituzte 3 urteko ikasleen artean, alegia guztizkoaren % 60,3ren baliokideak; itunpeko ikastetxeek berriz, 1.820 eskaera jaso dituzte, aurrematrikularen guztizkoaren % 39,7ren baliokidea, eta ehuneko horiek aurreko ikasturtekoen oso antzekoak dira.

Hizkuntza-ereduen arabera, gaztelaniazko G ereduak 2.422 aurrematrikula batzen ditu, hau da, guztien % 52,8 (% 50,8 2024an). Horietatik, G-PAIk 2.272 batzen ditu; 97 G-Britishek; 25 G-PALek (alemana) eta 22 G-PAFek (frantsesa).

Euskarazko irakaskuntzako D ereduak 3 urteko ikasle berriak onartzeko 1.369 eskaera biltzen ditu, hau da, ikasle guztien % 29,9 (% 30,7 iaz). Eskaera horietatik 112 D-PAIn aurkeztu dira. B hizkuntza-ereduak (euskaraz eta gaztelania ikasgai gisa) zazpi eskaera batu ditu, guztiak ere B-PAIn.

Bestalde, A hizkuntza-ereduak (euskara ikasgai gisa duen gaztelaniazko irakaskuntza) 791 onarpen-eskaera batu ditu, horietatik 721 A-PAI ereduan. Eredu hori ikasle berriak onartzeko eskaera guztien % 17,2 da (% 18,4 iaz).

Iruñea eta Tutera

Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean ikastetxe publikoek 1.248 eskaera jaso dituzte, guztien %46,5 (iaz % 47 izan ziren); itunpeko hezkuntza sareak berriz, 143 eskaera jaso ditu, % 53,5 (iaz % 53). Hizkuntza-ereduen arabera, Nafarroako hiriburuan eta eskualdean 1875 ikasle daude A/G ereduan, eta 805 B/D ereduan. Guztira 2.680 eskaera egin ziren, iazko 2856rekin alderatuta.

Tuteran 115 eskaera jaso dira ikastetxe publikoetan (%46 iazko % 42arekin alderatuta), eta 135 itunpeko sarean (% 54, iazko % 58arekin alderatuta).

2 urtekoen gela berriak

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Doña Mayor eta Iturrama ikastetxeetan eta Arroizko La Balsa ikastetxean ikasturte honetarako ireki zituen 2 urteko gelen pilotajearen ebaluazioaren emaitza arrakastatsuak ezagutu ondoren, Departamentuak jakitera eman du 2025-2026 ikasturtean bi gela berri irekiko direla 2 urteko haurrentzat Barañaingo Alaitz eta Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoetan, biak euskaraz. Eskaintza berri honekin, Hezkuntzak guztira 78 plaza eskaintzen dizkie familiei, eta horiek eskaintza pedagogikoa handituko dute, arreta ematen dieten profesionalek iradokitako hobekuntzekin bat etorriz, ikastetxeetan bigarren espazio fisiko bat txertatuz, bertan matrikulatutako 2 urteko haurren jarduerak garatzeko.

Datorren ikasturterako eskaintza honi 0-3 zikloko 36 plazak ere gehituko dira Hilarion Eslava ikastetxe publikoan. Departamentuak eskaintza integraleko pilotaje bat garatuko du 0tik 12 urtera bitarteko ikastetxe horretan, eta hiru unitate eskainiko ditu Haur Hezkuntzako lehen zikloan. Gainera, datorren irailean Egunsenti haur-eskola berria irekiko da Erripagainan, 144 haurrentzat.

700 eskaera 0-3 egun bakarrean

Bestalde, eta soilik atzo, astelehena, 0-3 ziklorako aurreinskripzioaren lehen eguna, 700 eskaera baino gehiago erregistratu dira Nafarroa osoan. Lehen aldiz eta toki entitateekin lankidetzan, eskaerak aurkezteko prozedura zentralizatuta dago Nafarroako Foru Komunitateko haur hezkuntzako lehen zikloko plaza publikoen eskaintza osorako. Horretarako, aurreko bi prozesuetan Iruñeko plazen eskaintzaren baterako kudeaketa errazteko batera gidatu zen aplikazioa garatu da, bai udal-titulartasunekoak, bai Hezkuntza Sailaren titulartasunekoak. Atzo hasi zen 0-3 ziklorako eskabideak aurkezteko epea, apirilaren 4an amaituko da. Bigarren urtez jarraian, familiek Nafarroako haur eskola publiko guztietarako Hezkuntza Departamentuak ezarritako zikloaren doakotasuna izango dute.