Hezkuntza Sailak tamalez dio grebak bertan behera ez uzteak negoziazioan aurrera egiten jarraitzea eragotzi duela

0

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitoratu egin du sindikatuek aste honetarako aurrikusitako irakasleen greba-egunak bertan behera utzi ez izana. Horrek negoziazio-mahaiari berriro ekitea eta gure hezkuntza-sistema hobetuko duen akordio baten bilaketan aurrera egitea eragozten du.

Hala, martxoaren 31rako aurreikusitako bilera teknikoa ezin izan da egin, foro horren edukia negoziazio-mahai nagusian lantzen ari diren gaien multzoaren parte delako, greba-egutegiaren jarraitutasunak baldintzatuta.

Proposamen zehatzetan aurrera egiteko, konfiantza eta egonkortasun-esparru bat behar da, elkarrizketa eta adostasunen bilaketa bultzatzeko, eta ikasleen ongizatea eta sistemaren kalitatea erdigunean jartzeko. Ildo horretatik, Hezkuntza Sailak adostasuna eta elkarrizketa lortu nahi dituela berretsi du eta berriz ere sindikatuei eskatu die elkarrizketa lehenesteko greba-deialdiaren aurretik, eta beste astebetez ikasleak eta haien familiak ez daitezen izan kaltetuak.