Imanol Pradales Lehendakaria lehen legegintzaldiko legebiltzarkideak omentzeko ekitaldian izan da gaur goizean, Gernikako Batzar-etxean, duela 45 urte Eusko Legebiltzarra eratu zen lekuan.
I. legegintzaldian 81 legebiltzarkide izan ziren guztira. Gernikan 70 domina emango dira eta, horietatik 30, legebiltzarkideek eurek jasoko dituzte.