Taberna lehendakariordeak Mexikoko IESDE School of Management-eko ordezkaritza bat hartu du Nafarroara egin duen bisita akademikoaren esparruan

0

Pueblako (Mexiko) IESDE School of Management-eko LEAD – Lidergoa, Estrategia eta Goi Zuzendaritza programako ikasleek eta zuzendariek osatutako ordezkaritza bati harrera egin berri dio Felix Taberna Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak, Nafarroako Jauregian. Bisita nazioarteko ‘Study Tour 2025’ bira akademikoan kokatzen da, Latinoamerikako ikasleak, liderrak eta profesionalak Europan erreferentzia diren kudeaketa publiko eta enpresarialeko ereduetara hurbiltzeko asmoarekin.