‘Gure haur eta nerabeen sexualitatean bidelagun’ hitzaldia Zarautzen

0

Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.

Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen. TREBA GURASOAK Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko, Zarauzko Udalarekin lankidetzan ondorengo hitzaldia izango da:

Gaia: Gure haur eta nerabeen sexualitatean bidelagun.
Hizlaria: Edurne Mendizabal
Eguna eta lekua: apirilak 3, Etxezabala eraikineko aretoan (Kale Nagusia, 29)
Ordua: 18:00
Izen-ematea: https://labur.eus/dn7cjyem