Joan den asteburuan 2025eko Gazteak Lankidetzan programan parte hartuko duten 63 gazteak aukeratuak izan dira eta ze herrialdetan egongo diren jakinarazi zaie.
Gazte hauek Afrika, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetan osasuna, hezkuntza edo berdintasuna ardatz dituzten proiektuetan hiru hilabeteko egonaldia egingo dute uztailetik urrira bitartean.
Barria aterpetxean emandako asteburuan gazteak, GGKEtako ordezkariak eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko ordezkari gorenak izan dira.