Dagoeneko zabalik dago bizikletak konpondu eta mantentzeko laguntzak eskatzeko epea, 100.000 euroko zuzkidurarekin

0
IRATI AIZPURUA

Dagoeneko zabalik dago bizikletak konpondu eta mantentzeko laguntzak eskuratzeko epea. 100.000 euroko inbertsioarekin, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren barruan, datorren urriaren 4ra arte eskatu ahal izango da dirulaguntza. Zenbatekoa 50 eurokoa da pertsonako eta bizikletako. Seigarren edizio honetan 2.000 pertsonaren eskaerari erantzun ahal izango zaiola uste da.

Joan den martxoaren amaieran, Iruñea, Antsoain, Aranguren, Elizondo, Buñuel, Cintruénigo, Corella, Lizarra, Fitero, Azkoien, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Eguesibarren ekimen honi atxikitako 34 tailerren zerrenda argitaratu zen. Laguntzak atxikitako tailerretan bertan eskatu ahal izango dira.