Iker Iglesias: “NoLo edariak ere gastronomiaren eta elikaduraren panoraman”

0

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria EDA Drinks & Wine Campus Drinks Summit NoLo edariak jardunaldian

Iker Iglesias Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ustez, “alkoholik gabeko eta alkohol gutxiko edarien –NoLo edarien– berritasuna, hemendik aurrera, iritzi eta eztabaidarako gai interesgarria izango da, eta ez du zertan polemikarik sortu, eta, aitzitik, gastronomiaren eta elikaduraren panoraman joera berriak jarraituko dituzte eta edari tradizionalekin merkatuak partekatuko dituzte”.

Gasteizko Santa Barbara merkatua izan da gaur EDA Drinks & Wine Campusek NoLo edarien inguruan antolatu duen jardunaldiaren agertokia, eta bihar Donostian, Basque Culinary Centren izango du jarraipena.  Iker Iglesiasez gain, BCCko Elisa Ucar´ek, ta Noemi Agirre foru diputatuak parte hartu dute.

NoLo edarien inguruan antolatutako topaketa espezializatu hauek –mintegiekin eta publizitateko eta merkataritzako programazioekin batera– gero eta ohikoagoak izango dira gure inguruan, joerak, modak eta gizarte-ohiturak aldatzen doazen neurrian. Ardo tradizionalaren munduan Arabako Errioxa eta Euskadi osoa erreferentziako lekuak dira, gure kalitate handiagatik, eta mundu horretan ere aldaketak gertatzen ari dira”, adierazi du Iker Iglesiasek.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren arabera, “duela urte gutxi batzuk batez besteko alkohol-graduazioa 12,5 º edo 13 º-koa zen, eta gaur 14 º eta 14,5 º inguruan dabil. Lehen, ardoaren ordezko aukera muztioa zen. Gaur egun, alkoholik gabeko ardoak eta likoreak egiten ari dira. Orain, gure gazteak joera eta ohitura berriak ezartzen ari dira: hor daude ardo tradizionalen –bereziki ardo beltzen eta zurien– salmenta-bolumena ahultzen ari diren garagardoak eta edari freskagarriak.  Horixe da dagoena, eta aztertzen, lan egiten, dibertsifikatzen, hedatzen eta merkatuetan behar bezala kokatzen jakin behar dugu”.

“Arabak ardogintzan tradizio bikaina du, gure inguru guztiak bezala. Eta alkoholik gabeko edo alkohol gutxiko edarien –NoLo edarien– berritasun hauek, hemendik aurrera, iritzi eta eztabaidarako gai interesgarria izango dira. Nik neuk uste dut gaiak ez duela zertan polemikarik sortu”.

Graduazioa

Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Erakundearen (OIV) arabera, ardotzat soilik hartzen da mahats freskoen, zanpatuen edo zanpatu gabeen, hartzidura alkoholikoaren, osoa edo partziala, edo mahats-muztioaren emaitza den edaria.  Beretutako alkohol edukia ezin daiteke % 8,5etik beherakoa izan. Gaur egun, dagoeneko ohikoak dira horretara hurbiltzen diren edariak, baina graduazio txikiagoarekin, hala nola apardunak edo freskagarriak.

“Era berean, alkoholik gabeko gero eta koktel gehiago ere ikusten ditugu, alkoholdun edaririk nahi ez duen jendearentzat. NoLo edarien kontsumoa nabarmen ari da gora egiten azken urteotan. Nik neuk, gauza guztietan bezala, moderazioaren aldeko apustua egiten dut: alkoholduna edo alkoholik gabea arazorik gabe bizi daitezke elkarrekin, baldin eta horien elaborazioan kalitate handiaren aldeko apustua egiten badugu. Gaur goizean zehar horri buruz hitz egiteko aukera izango dugu, beste hainbat gairen artean, uraren, kafearen, tearen eta matcharen garrantziaz edo NoLo edari hartzituen elaborazioaz”.

EDA Drinks & Wine Campusek, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren bultzadarekin eta laguntzarekin, Gasteizko merkatu honetan gaurko antolatu duen lana erreferentziala izango da. EDA Drinks & Wine Campusen Gasteizko eta Guardiako egoitzak euren irakaskuntza-jardueraren ehuneko ehunean daude, eta gastronomiaren eta elikaduraren arloan Euskadiren nazioarteko erreferentzia lehen mailakoa izango da”, adierazi du Iglesiasek.

“Horrek guztiak gure lehen sektorean sortutako garapen ekonomiko eta soziala jasangarriagoa izaten lagunduko du, eta, gainera, talentua ekarriko du, gaur goizean hizlariekin eta eztabaidetara bertaratuko direnekin bilduko dena bezalakoa. Garrantzi handiko urratsak ematen ari gara, aurrea hartuz eta joerak diseinatuz. Arlo  honetan ere etorkizunaren bidea markatzen ari gara”.