«Mycsology Foods» startupak Bostonen GOe–Gastronomy Open Ecosystem-en «On the Road» ekintzailetza-programa irabazi du

0

Mycsology Foods (Estatu Batuak), etorkizun osasuntsu baterako elikagaietan aberatsak diren osagai jasangarriak sortzeko hartzidura erabiltzen duen startupa, Bostonen ospatu den On The Road-en bosgarren geldialdiaren irabazlea izan da. Ekitaldi hau Cambridge Innovation Center (CIC) tokiko bazkidearekin batera izan da antolatua, berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemak sortzen eta garatzen liderra da nazioartean.

Bostonen ospatutako jardunaldi batean iragarri da startup irabazlea, Venture Café Cambridge-ren egoitzan. Programa hau Cambridge Innovation Centerrek (CIC) sustatzen du, eta bere helburua da ekintzailetza-ekosistemako eragileak konektatzea, enpresa-garapenerako oztopoak murriztea eta hazkundea bultzatzea, komunitatea sendotu bitartean.

Ekitaldiari hasiera eman diote Asier Aleak, GOe–Gastronomy Open Ecosystem-eko garapen globalaren arduradunak; Tim Rowek, CICeko sortzaile eta zuzendari nagusiak; eta Alex Cheung-ek, Venture Café Cambridge-ko zuzendariak. Parte-hartzaileei ongietorria egin diete, eta gastronomiaren sektorean berrikuntza bultzatzeko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dute.

Alearen esanetan, “GOe pertsonak konektatzeko, elkarlana sustatzeko eta aukera berriak sortzeko espazio gisa diseinatu da, hezkuntza, ekitaldiak, zentro teknologiko bat, enpresekin lankidetza eta herritarrentzako jarduerak uztartuz. Berrikuntza benetan gertatzen da jendea konektatzen denean, hitz egiten duenean eta ideiak trukatzen dituenean, esperientziak sortzeko. GOe –urrian inauguratuko dena– topagune hori izango da, eta bertan gauzatuko dira guzti horiek.”

“Gastronomiaren berrikuntza gutxik aztertutako arloa da, eta garaia da gaia serio hartzen hasteko. CICen sinesten dugu espazioek harremanak eraikitzeko eta benetan zirraragarriak diren gauzak sortzeko duten gaitasunean. Gure berrikuntzarako formula sinplea da: ideiak, kapitala eta pertsonak; baina osagai horiek modu egokian nahastea da gakoa. GOe–Gastronomy Open Ecosystem–ek komunitatea, konfiantza eta lankidetza sustatzeko espazio bat eskainiko du. Eta guk, misio berritzaile hau babestera gatoz,” azpimarratu du Tim Rowe CICeko sortzaile eta zuzendari nagusiak.

GOe-Gastronomy Open Ecosystem lankidetzarako esparru irekia da, gastronomiak diziplinak eta pertsonak lotzen dituena. Ekitaldian, Raquel Martínek, GOe-ko aliantza eta estrategien arduradunak, nabarmendu duenez, “gastronomiak, funtsean, konexioak bilatzen ditu —eta GOe-k ere bai—. Ideiak, pertsonak eta grinak bat egiten duten elkargune gisa ulertzen dugu. Sorkuntzaren, lankidetzaren eta garapenaren bidez, topaketa esanguratsuak sustatzeko xedea dugu. Eraikinaren arkitektura ere ikuspegi hori islatzen du: espazio ireki eta dinamikoa, esperientziak hartzeko ez ezik, pertsona bakoitzak bere esperientzia diseinatzeko aukera eskaintzen duena.”

Parte hartu duten startupek – High Time Foods, Harmony Baby Nutrition, Carbon Tag, FooQai, Mycsology Foods eta Nanolyx – apirilaren 8an antolatutako Bostongo geldialdi honetan beren proiektuak aurkeztu dituzte Asier Alea, GOe-Gastronomy Open Ecosystem-eko garapen globaleko zuzendaria, Lauren Abda, Branchfood-eko ordezkaria, Derek Nielsen, foodtech freelance aholkularia, eta Veronika Stabinger, Human Centered Solutions-eko ordezkaria, adituek osatutako epaimahai batean.

Branchfood-eko Lauren Abda, Boston University-ko Megan Elias, foodtech-eko freelance aholkularia Derek Neilson eta Human Centered Solutions-eko Veronika Stabinger-ek “US Foodtech Trends” izeneko mahai-inguruan parte hartu dute, Gastronomy Open Ecosystem-eko Ander López-ek moderatuta. Besteak beste, gai hauek landu dituzte: Bostonen bizi eta lan egiten duten pertsonen talentua eta esperientzia, Europako eta Estatu Batuetako arteko lotura, eta hainbat industria eta lekutatik etorritako pertsonen fluxu naturala

Azkenik, GOe Tech Center-eko zentro teknologikoko Eric Eichstetterrek “AI in Gastronomy: The Unknown Perspectives” izeneko hitzaldia eskaini du, adimen artifizialaren (AI) eragina gastronomia industriarekin eta horren iraultzarekin lotuta. Eichstetterrek aztertu du nola AIak zapore berrien garapena eta jatetxeen kudeaketa operatiboa eraldatzen ari diren, eta azpimarratu ditu talde txikiek eta startupek berrikuntzan duten funtsezko papera, baita vibe coding-aren gorakada produktuen sorkuntzan. Hitzaldiaren barruan, kasu errealak ere aztertu dira, hala nola Starbucks, NotCo edo Eneko Atxa, zeinak erakusten baitute adimen artifizialak balio-kate osoan, goi-mailako sukaldaritzan barne, duen eragina. Eichstetterrek automatizazioa eta giza sormena orekatzeko beharra azpimarratu du, eta, halaber, lehiaren ilusioa edo datuen zatiketa bezalako arriskuez ohartarazi du. “Gastronomiaren etorkizuna giza ukitua indartzeko, ez ordezkatzeko, IA erabiltzen dutenena izango da”, adierazi du.

Bellyfood (Kopenhage), Effium (Rotterdam), The Good Pulse Company (Londres), Fermenstation (Tokio) eta Mycsology Foods (Boston) izango dira finalistek ‘Basque Culinary Center’-eko laugarren edizioko final handian lehiatuko diren startup-ak, maiatzaren 16an. Final horretan, geldialdi bakoitzeko irabazleak aurrez aurre jarriko dira edizio honetako

Bellyfood (Kopenhage), Effium (Rotterdam), The Good Pulse Company (Londres), Fermenstation (Tokio) eta Mycsology Foods (Boston) izango dira finalistek ‘Basque Culinary Center’-eko laugarren edizioko final handian lehiatuko diren startup-ak, maiatzaren 16an. Final horretan, geldialdi bakoitzeko irabazleak aurrez aurre jarriko dira edizio honetako startup irabazlearen postua lortzeko. Horren irabazleak gastronomiako GOe Tech Center zentro teknologikoan garatu beharreko ikerketa eta berrikuntza-proiektu bat jasoko du, baita ere eta Basque Culinary Center ekosistemako korporazio, inbertitzaile eta mentoreen networkerako eta ekosistemarako sarbidea izango dute.

Boston geldialdiko startup parte-hartzaileak

  • High Time Foods: Landarez egindako haragi-alternatibak eskaintzen ditu, eta egonkorrak giro-tenperaturan. Aukera iraunkorrak eta komenigarriak bilatzen dituzten sukaldarientzat aproposak dira. Proteina ugariko produktuak dira, eta ez dute hozterik behar.
  • Harmony Baby Nutrition: Immunitatea eta digestioa babesteko diseinatutako formula hipoalergeniko bat eskaintzen du, arto jaraberik eta maltodexearik gabea, ezin hobea urdaila sentikorra duten umeentzat.
  • CarbonTag: Enpresei beren karbono-aztarna arakatzen laguntzen die, produktuen bizi-zikloak aztertuz eta emisio-puntu kritikoak identifikatuz; horri esker, iraunkortasunari buruzko erabaki hobeak har ditzakete.
  • FooQai: IA erabiltzen du jatetxeetako sukaldeetako eragiketak hobetzeko, plateren aurkezpenaren zehaztasuna hobetzeko eta PlateScan teknologiarekin alferrik galtzea murrizteko.
  • Mycsology Foods: etorkizun osasuntsu baterako elikagaietan aberatsak diren osagai jasangarriak sortzeko hartzidura erabiltzen duen startupa da.
  • Nanolyx: landare-jatorriko nanopartikulak eta ekologikoak dituzten antimikrobiarrak garatzen ditu, patogenoei modu eraginkorrean aurre egiteko, ingurumena kaltetu gabe.

GOe–Gastronomy Open Ecosystem

GOe – Gastronomy Open Ecosystem-ek gastronomiatik abiatuta, talentua, ezagutza eta berrikuntza bultzatuz, etorkizun gozo bat eraikitzen lagunduko du; erakunde eta enpresekin lankidetza estuan arituz, elikadura gozoa, osasungarria eta jasangarria sustatzeko. GOe–Gastronomy Open Ecosystem Basque Culinary Center buru duen proiektuak, estrategia partekatuan, eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babesten dute.  GOe-Gastronomy Open Ecosystem proiekturaen inguruko Informazioa hurrengo estekan aurki dezakezu: https://goe.bculinary.com/eu/