2026ko Euskadiko lan egutegia onartu du Gobernu Kontseiluak. 2025eko jaiegun berak izango dira datorren urtean; hori bai, bi jaiegun gehiago izango dira, azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandeak baitira. Egun horiek martxoaren 19ko eta uztailaren 25eko jai tradizionalekin ordezkatuko dira eta, beraz, 2026an jaiegunak izango dira.
Euskadin, 2026an, lan egutegiak hamabi jaiegun izango ditu:
- Urtarrilaren 1a (Urteberri eguna).
- Urtarrilaren 6a (Errege eguna).
- Martxoaren 19a (San Jose).
- Apirilaren 2a (Ostegun Santua).
- Apirilaren 3a (Ostiral Santua).
- Apirilaren 6a (Pazko Astelehena).
- Maiatzaren 1a (Lanaren Eguna).
- Uztailaren 25a (Santiago).
- Abuztuaren 15a (Jasokundea).
- Urriaren 12a (Jai Nazionala).
- Abenduaren 8a (Sortzez Garbia).
- Abenduaren 25a (Eguberri eguna).
Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalei eta foro aldundiei dagozkienak, eta horiek zehazteko izapideak hasiko dira orain.