BIEMH 2026k, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, irekiko du fabrikazio aurreratuaren nazioarteko azoken egutegia martxoaren 2tik 6ra bitarte. Orduan egingo da Bilbao Exhibition Centren BIEMH 2026ren 33. edizioa. Ibilbide sendoari esker, bere sektore baitan liderra da BIEMH. Gainera, ezinbesteko aukera da nazioartean eragin handiena duten sektoreko eragileentzat, eta aukera komertzialen, industriaren egungo erronketara egokitutako irtenbideen eta aliantza berrien bila joango baitira hitzordura.
Produktua izango da BIEMH 2026ren protagonista nagusia, martxan egongo diren makina handien erakustaldi bikainarekin, zuzeneko erakustaldi teknikoekin eta punta-puntako berrikuntza teknologikoekin. Horrez gain, azokak beste bi arlo nabarmenetan jarriko du arreta: robotikan eta automatizazioan. Sektore horiek produkzio-prozesuak eraldatzen jarraitzen dute, dinamismoa, eraginkortasuna eta adimena gehitzen dituzten soluzioekin.
Hori guztia kanpaina-grafiko batean ikus daiteke. Argi eta garbi islatzen du azokaren balio estrategikoa, eta nabarmentzekoa da 2026ko nazioarteko egutegiko lehen hitzordu gisa izango duen zeregina. “Carpe BIEMH”, lelopean, irudiak (freskoa eta sortzailea) unea aprobetxatzeko zuzeneko gonbitea egiten du. Hala, BIEMH enpresa erakusketarientzako, bisitarientzako eta erakundeentzako funtsezko topagune gisa berresten du, edizioz edizio jakin-mina sortzeko eta harridura eragiteko duen gatiasuna azpimarratuz.
BIEMH 2026 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta SPRI – Eusko Jaurlaritza da erakunde babeslea.