Nafarroan etxeko eta merkataritzako 280.000 tona hondakin bildu ziren 2024an. Horietatik, Foru Erkidegoko herritarrek etxeko hondakinen % 5 gehiago utzi zituzten bereizita eta garbiguneetan, hau da, ia 7.000 tona udal hondakin gehiago. Horri esker, bilketa bereizi orokorraren adierazlea ehuneko bi puntu handitu da eta sortutako udal hondakin guztien % 53ra iritsi da.