Gainera, Donostiako, Eibarko eta Legazpiko udalak sartu dira deialdi bateratuan parte hartzen duten udalerrien zerrendan, eta beste 7 plaza eskaintzen dituzte euren udaltzaingoetarako.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak erabaki du maiatzaren 14ra arte, asteazkena, luzatzea Euskal Poliziako oinarrizko eskalan sartzeko EPEn izena emateko epea, Donostiako, Eibarko eta Legazpiko udalak prozesu bateratuan beste 7 plazarekin sartu ondoren. Horrela, deialdian guztira 650 lanpostu eskaintzen dira Ertzaintzarako eta Euskadiko 25 udaltzaingo eta polizia-zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente izateko.
473 lanpostu dira Ertzaintzarako eta 177 udaltzain izateko, Euskadiko udalerri hauetan:
- Abanto-Zierbena (2)
- Amorebieta-Etxano (3)
- Andoain (2)
- Aretxabaleta (1)
- Azkoitia (1)
- Bakio (1)
- Barakaldo (12)
- Basauri (3)
- Bilbao (67)
- Donostia/San Sebastian (2)
- Eibar (3)
- Elgoibar (2)
- Erandio (1)
- Etxebarri (1)
- Getxo (1)
- Irun (1)
- Lasarte-Oria (2)
- Legazpi (2)
- Ortuella (1)
- Portugalete (8)
- Tolosa (3)
- Valle de Trapaga/Trapagaran (4)
- Vitoria-Gasteiz (48)
- Urretxu (2)
- Zarautz (4)
Izen-ematea eta baldintzak
Oposizio-lehiaketan pate hartu nahi dutenek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgune ofizialean eman dezakete izena. Bertan izango dute inprimaki ofiziala eta normalizatua, eta, gainera, oposizioko ariketak zein hizkuntzatan (euskaraz eta gaztelaniaz) egin nahi dituzten ere adierazi beharko dute.
Plaza horietako bat betetzeko aukera izateko, izangaiek honako baldintzak bete behar dituzte:
- 18 urte baino gehiago eta 38 baino gutxiago izatea.
- Batxilergoko titulua, kidekoa edo goragoko mailako beste edozein izatea.
- Kidegoaren arabera lortu nahi den plazaren baldintza guztiak betetzea.
Hautaketa- eta formakuntza-prozesua
Akademiaren asmoa da lehenengo probak, psikoteknikoak eta ezagutzakoak, uztailean egitea, eta uda ondoren amaitzea hautaketa-prozesua proba fisikoekin eta elkarrizketa pertsonalekin. Modu horretan, agenteek 2026. urtearen hasieran hasiko lukete prestakuntza Arkauten, eta 2026. urtearen amaieran hasiko lukete praktiketako zerbitzua.
Berrikuntza gisa, sustapen honek hezkuntza-eredu berri bat izango du, curriculuma 8 hilabeteko prestakuntzan bilduko duena. Horretarako, ikasleek Akademian emango dute gaua berriz ere, modu horretan, prestakuntzako hilabeteetan, ertzainen eta udaltzainen arteko kohesioa, ezagutza eta lankidetza sustatzeko.