Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo Lacturalek Etxeberrin dituen instalazioetan izan da berriki, animalien ongizatean eta iraunkortasunean erreferentea den esne-enpresan. Ibilbidean zehar, harekin batera izan dira Juanma Garro, Lacturaleko presidentea; Iñaki Redín, zuzendaria; Patricia Ziganda, kudeatzailea; eta Maite Azpiroz, Marketin arduraduna, beste hainbat abeltzainarekin batera.