Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Sailaren Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena programarako 7.391.773,93 euroko kreditua gaitzen duen dekretuari

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Sailaren Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena programarako 7.391.773,93 euroko kreditua gaitzen duen dekretuari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko ekitaldiko aurrekontuko 9311 programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) lortutako diru-sarreren ondorioz.

Konpromiso irmoak daudenez Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari 7.391.773,93 euroko diru-sarrerak emateko Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) kofinantzatutako laguntzei dagokienez eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) konfinantzatutako laguntzei dagokienez, kreditu hori gaitu da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak kreditua gaitzea onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Administrazio Orokorraren aurrekontuan. Funtsak Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egin beharreko jarduketak finantzatzeko erabiliko dira.