Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 372.983 euro jarri ditu Toki Inbertsioen Planaren (TIP) funtsen kontura, hornidura-, saneamendu- eta euri-sareak zati batean berritzeko eta Pablo Sarasate kalea eta Sartagudako frontoia zolatzeko. Dagoeneko amaituta dauden obretarako guztizko inbertsioa 644.000 eurotik gorakoa izan da, BEZa barne.