Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburua Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak egindako bileraren buru izan da gaur arratsaldean. Bertan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek eta Jose Antonio Rodriguez Ranz, Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeek parte hartu dute, besteak beste. Bilera, FEVASeko Pablo Gonzálezek presiditu du.
Bileran, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren legegintzaldi honetarako gobernu-programa eta egitura aurkeztu dituzte. Gainera, Eusko Jaurlaritzak gaur onartu dituen aurrekontuen gakoak zein izango diren aurreratu dute. Era berean, adinekoen arloko arretan etorkizunari heltzeko batzorde bat sortzea erabaki dute.