Tapiak kalitatezko tokiko produktuak kontsumitzeko deia egin du GOZOAaren aurkezpenean

0
PRUEBA

Arantxa Tapia sailburua GOZOA Gipuzkoako Artisau Gozogileen Elkartearen aurkezpenean izan da gaur goizean. Bere hitzaldian, albiste on gisa definitu du erakundearen sorrera.

«Garrantzitsua da elkarrekin lan egitea, – esan du Tapiak- sektore gisa dituzuen beharrak, erronkak eta indarguneak identifikatzeko. Horrela, aldaketei modu eraginkorragoan eta efizienteagoan aurre egin ahal izango zaie. Horregatik,

sektorearen egituraketa garrantzitsua da. Elkarrekin indartsuagoak gara «.

“Euskadiko elikadura-katearen parte zarete. Kate horren parte zarete produktu naturalen eraldatzaile gisa. Ekonomiaren zirkularraren parte zarete: zero kilometroaren eta trazabilitate bermatuaren parte, baita produktuaren oinarrizko osagaietan jasangarritasunarekiko konpromisoaren parte ere.

Sailburuak «tokiko produktua, kalitatezko produktua eta sasoiko produktua kontsumitzeko» deia egin dio gizarteari. “Horrela- gaineratu du- gure kultura, ohiturak eta, beraz, gure ekonomia bultzatzen lagunduko dugu «.