Jaurlaritza Mikel Zabalzaren aldeko homenaldian

0

Donostiako Udalak omenaldia egin dio Mikel Zabalza udal langileari, Udaletxeko Pleno Aretoan, bere heriotzaren 35. urteurrenean. Omenaldian udal taldeen ordezkariak eta Zabalzaren familiartekoak izan dira. Honetan, lore-eskaintza bat egin da eta Eneko Goia alkatearen eta familaren adierazpenak izan dira. Bertan izan dira gainera Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza, Giza Eskubide eta Memoria sailburuordea, Jose Antonio Rodríguez Ranz, Gogora Institutuko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria, Jon Gambra, eta Espainiako Gobernuako ordezkaria, Denis Itxaso.

Mikel Zabalza Garate Orbaitzetan (Nafarroa) jaio zen. Donostiako Compañía del Tranvíako autobus gidaria zen, eta ELA sindikatuko kidea. 1985an Guardia Zibilak atxilotu egin zuen eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ostean, egun batzuk beranduago bere gorpua Bidasoa ibaian azaldu zen. Heriotz hau ez da inoiz epaitegietan argitu.