Astigarraga, hiru pertsona zauritu dira bi autok aurrez aurre talka egin ondoren

0

Asteburu honetan Ertzaintzak bederatzi gidariren aurkako eginbideak hasi ditu alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik

 

Gaur, igandea, arratsaldean, hiru pertsona zauritu dira Gi-2132 errepidean, Astigarragako udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripu batean. Bestalde, asteburu honetan Ertzaintzak bederatzi gidariren aurkako eginbideak hasi ditu alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik.

 

Istripua arratsaldeko 14:30ean gertatu da GI-2132 errepidean, Astigarragako udal-barrutian, bi autok aurrez aurre elkar jo dutenean. Ertzaintzak oraindik argitu ez dituen arrazoiengatik, Ford Focus auto batek eta Lancia Ypsilon batek aurrez aurre egin dute talka. Istripuan bi emakume eta gizon bat zauritu dira, eta Donostia ospitalera eraman dituzte pronostiko ezberdinekin. Bidea garbitzeko eta istripua izan duten autoak erretiratzeko lanak 16:15 arte luzatu dira, eta ordu horretan leheneratu da trafikoa bi noranzkoe

Alkoholemien balantzeari dagokionez, bestalde, asteburuan Ertzaintzak bederatzi gidariren aurkako eginbideak hasi ditu bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta, egin zaizkien alkoholemia- eta droga-probetan tasa positiboak eman ondoren.  

Sei gidari larunbatean inputatu zituzten Gueñesen, Trapagaranen, Mungian, Lasarten, Amurrion eta Gasteizen. Gaur beste hiru gidariren aurkako eginbideak hasi dituzte Leioan, Usurbilen eta Gasteizen.

Bestalde, Ertzaintzak eginbideak ireki zizkien ikertu gisa beste hiru gidariri bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik. Hiru akusatuek ausarkeriaz aurreratu zuten elkar behin baino gehiagotan, bi autotan eta kamioi batean abiadura handian zirkulatzen ari zirela Oiartzungo Lanbarren industrialdearen inguruan. Grabatutako irudiak ikusi ondoren, agenteek egiaztatu egin zituzten ikertuek, beste gidari batzuen segurtasuna arrisku larrian jarriz, elkar aurreratzeko egindako maniobra ausartak.