EAEko zirkulazio-istripuen balantzea
Motor-gidari bat zauritu da Euskadiko errepide-sarean gaur gertatu den zirkulazio-istripu aipagarri bakarrean. Istripua N-634 errepidean, Zarautzen, gertatu da.
Gaur arratsaldeko ordu bata laurden gutxi aldera, Yamaha MT motozikleta bat errepidetik atera da N-634 errepidean, Zarauzko udal-barrutian, Getariarako noranzkoan zihoala. Motor-gidaria, bidaiari bakarra, 21 urteko gaztea da, eta zaurituta eraman du anbulantzia medikalizatu batek Donostia ospitalera. Hasiera batean, ordu erdi inguruan, bi noranzkoetan eten da zirkulazioa, eta auto pilaketak sortu dira, beraz. Gero errei bat ireki dute, eta bertatik txandaka bideratu dute trafikoa. Bidea arratsaldeko ordu bietan geratu da libre. Ertzaintza istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da.