PRUEBA
Hiru lurralde historikoetako egoitzetan hasiko da: Ajuria erresidentzian Araban; Elorrio Laguntza Zentroa – GUFE Bizkaian eta Caser Betharram erresidentzian Gipuzkoan
Euskadik bihar hasiko du COVID-19ren aurkako txertoa eremu soziosanitarioan. Lehenengo txertoak hiru lurraldeetan emango dira aldi berean: Vitoria-Gasteizko Ajuria egoitzan (Araba); Elorrio Laguntza Zentroan –GUFE (Bizkaia) eta Hondarribiko Caser Betharram egoitzan (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzak, Irekiaren bidez, txertoak Euskadira iristen direneko irudiak banatuko ditu.
Ondoren, eta eremu soziosanitarioan bete beharreko segurtasun-neurri zorrotzak kontuan hartuta, lehen txertaketaren ikus-entzunezko materiala baliabideen «pool» baten bidez eskainiko da.