Euskaldunak Gatiburen kontzertuaren lau saio eskainiko ditu

0

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriei buruzko gobernuaren araudiak Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren edukiera murrizten duenez, 2021eko urtarrilaren 9an, larunbatean, 19:00etan eta 22:00etan aurreikusita zegoen Gatiburen kontzertua, bi egunetan banatuko da eta egunero bi saio egingo dira. Hau da, dagoeneko sarrera erosi duenak kontzertura aukera hauetako edozeinetan joatea aukeratu beharko du: larunbatean, urtarrilaren 9an, 13:00etan edo 19:15ean, edo igandean, urtarrilaren 10ean, 13:00etan edo 19:15ean.

Txartelak erosteko erabili den kanala edozein dela ere, sarrera guztiek erosketa bilagailu zenbaki propioa dute, …ZZ00n amaitzen den 15 digitu eta karaktereren konbinazioa, barra-kodearen goiko aldean.

Datorren asteazkeneko, abenduaren 23ko, 10:00etatik aurrera, eta sarrera eskuratuta dutenentzat bakarrik, egun eta ordu berria aukeratzeko prozesua aktibatuko da www.euskalduna.eus. webgunean. Webgunearen barruan, Gatiburen kontzertuaren erlaitzean, eguna eta ordua hautatzeko lau aukerak agertuko dira (larunbatean, urtarrilaren 9an, 13:00etan edo 19:15ean, edo igandean, urtarrilaren 10ean, 13:00etan edo 19:15ean). Egun eta ordu berria aukeratu ondoren, ordaintzeko moduaren atalean, sistemak sarrera zaharren bilagailua sartzeko eskatuko du, eta sarrera berriak posta elektronikoz bidaliko dira.

Euskaldunak gogorarazi duenez, sarrerak erosteko erabili den kanala edozein dela ere, birkokapena online egin daiteke, horretarako bilagailuaren zenbakia baino ez delako behar.

Euskaldunako leihatilak astearte eta ostegunetan 12:00etatik 14:00etara irekitzen dira; eta asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

Itzulketa nahi izanez gero, beharrezkoa da idatziz eskatzea, taquilla.euskalduna@gmail.com helbidera mezu elektronikoa bidalita, sarreren kopia bat erantsita.

Abenduaren 30ean, 12:00etan, itzulitako sarrerak gainerako ikus-entzuleei saltzeko prozesua aktibatuko da.

Euskalduna Jauregiak eskerrak eman gura ditu egoera ulertzeagatik, eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik.