Marcelino Garcia Toral da Athleticeko entrenatzaile berria

0

Athletic Clubek eta Marcelino Garcia Toralek kontratua sinatu dute gaur arratsaldean entrenamenduaren ostean 2022ko ekainera arte. Entrenatzaile zuri-gorri berriak bere lehen saioa zuzendu du, asteazkenean Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partidua prestatzeko.

Ruben Uria (bigarren entrenatzailea), Ismael Fernandez (prestatzaile fisikoa), Sergio Garcia (prestatzaile fisikoaren laguntzailea), Alberto Torres (berregokitzaile fisikoa), Bruno Uria (analista) eta Pablo Manzanet (analista) dira lantalde teknikoa osatuko dutenak.

Marcelino Garcia Toralen aurkezpen ofiziala eta partidaren prentsaurrekoa bihar izango da, urtarrilak 5, goizeko 16:00etan San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.