Ertzaintzak Anboton galdutako mendizale bat erreskatatu du

0

Hainbat ordutan bere bila ibili ondoren, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atalak larunbat gauean erreskatatu eta jaitsi zuen Anbotoko iparraldeko aldean, Atxondoko udal-barrutian, galduta zebilen 30 urteko mendizalea.

Anboton une hartan zeuden baldintza txarrak kontuan hartuta, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atalak lan handia egin behar izan du galduta zebilen eta Urkiolako Parke Naturalean dagoen Anbotoko gailurretik jaisteko laguntza behar zuen mendizalea, 30 urteko gizona, erreskatatzeko.

Mendizaleak arratsaldeko hiruak aldera deitu zuten SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitura, jaisteko laguntza behar zuela esanez, Anbotoko iparraldeko aldean galduta zebilela eta. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali zituen lekura, eta hainbat orduren buruan, elurragatik eta izotzagatik baldintza oso zailetan gauzatu zuten dispositiboan, 21:45 aldera aurkitu zuten galduta zegoen eta jaisten hasita zegoen mendizalea. Agenteek Arrazolaraino jaitsi zuten gizona, eta Gurutze Gorriko baliabide batek ziurtatu zuen bere osasun-egoera ona zela. Bizkaiko suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko baliabideek ere parte hartu zuten erreskate-lanetan.