Barakaldoko Udalak 200 bat laguntza eman ditu gazteen heziketa sustatzeko

0
PRUEBA

200 laguntza eman ditu Barakaldoko Udalak gazteak hez daitezen.

Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak urtero bultzatzen dituen laguntzek 90.000 euroko partida dute, eta horri esker, gazte barakaldarrek prestakuntza-ikastaroetan egiaztatutako gastuak berreskuratu eta material informatikoa eros dezakete.

2020an abian jarritako laguntzen deialdiak 287 eskaera izan ditu, eta horietatik 187 onartu dira. Aitzitik, 100 eskaera ukatu behar izan dira, gehienbat oinarrietan ezarritako diru-sarrerak gainditzen zituztelako (76 eskaera), deialdian ezarritako epeetatik kanpo egindako ordainketak zirelako (11 eskaera), Arlotik eskatutako informazioa zuzendu ez zutelako  (6 eskaera), ekimenaren xede den adin-tartetik kanpo zeudelako (4 eskaera) eta ez direlako  zentro ofizialetan egin ikasketak (3 eskaera).

Horrela, bada,  eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak¿¿ egiaztatutako gastu osoaren % 30 eta % 50 bitarteko dirulaguntza jaso ahal izango dute, bai eta berreskuratu ere material informatikoa erosteko gastuaren % 30 ere, gehienez.

«Aurten laguntza horiei eusteko apustua egin nahi izan dugu, pandemiarekin ziur baikaude laguntza hauek gazteei laguntza handia emango dietela, lanpostu bat lortzeko prestatzen inbertitu dutenaren zati handi bat ordainduz», esan du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.