Sarek deituta, mobilizazioak egin dira Astigarragan, Goizuetan eta Hernanin

0
Argazkia: Sarek pandemia aurretik eginiko manifestazioa.

Sarek deituta, mobilizazioak egin zituzten larunbatean Astigarragan, Goizuetan eta Hernanin, Euskal Herriko beste 235 herri eta hiritan bezala, euskal presoen eskubideen alde.

Bilboko kaleak betetzeko eguna zuten larunbatekoa, Sarek urtero egiten duen deialdiarekin, euskal presoen eskubideen alde. Baina aurtengoan, pandemiaren eraginez, Euskal Herriko herri guztietara zabaldu zuten deialdia, bakoitzak bere herriko kaleetan egin zezan aldarria. Eta 238 izan ziren, mobilizazioekin bat egin zuten herriak; horien artean, Astigarragak, Goizuetak eta Hernanik.