Garamendik lehen aldiz espetxe-legeriaren betearazpenaren transferentzia jasotzen duen dokumentu bat dagoela azpimarratu du

0

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendiri elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Euskadiko «Boulevard» saioan; eta bertan azpimarratu duenez, lehen aldiz espetxe-legediaren betearazpenaren transferentzia jasotzen duen dokumentu bat dago. Hala, espetxeen transferentzian gogor lan egiten ari direla ziurtatu du.

Garamendi sailburuak azpimarratu duenez, espetxeen transferentzia egiten denean, Eusko Jaurlaritzak espetxe-legeria betearazi ahal izango du, hau da, zentroak berak eta presoen bizitza antolatu ahal izango ditu; eta, gainera, tratamendurako, laneratzeko, lanerako prestakuntzarako, hezkuntzarako eta abarrerako politika propioak eduki ahalko dira. «Ulertzen dugu eta espero dugu, nolabait, presoen birgizarteratzea erraztuko dela», adierazi du.