José Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Soziologikoaren I. Beka deitu da

0

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearekin –AVSP– elkarlanean, José Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Soziologikoaren I. Beka deitu du.

Laguntza 8.000 €-koa da, eta kopuru hori ikerketa soziologikoaren lan bat egiteko erabiliko da; lan horren tematikak Euskadiko errealitate soziopolitikoa hobeto ezagutzen lagundu beharko du.

Deialdia Soziologiako eta Zientzia Politikoetako goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten eta administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten pertsona juridiko, pertsona fisiko edo pertsona fisikoen taldeei zuzentzen zaie.

Lana egiteko epea 9 hilekoa izango da, eta, nolanahi ere, behin betiko originala 2021eko azaroaren 12a baino lehen aurkeztu beharko da.