Arte eszenikoak zuzenean esperimentatzeko aukera ematen duten tailerrak Barakaldon

0

Hurbileko Kultur Zentroen Sareko familientzako arte eszenikoen programak aurrera jarraituko du aurreko hiruhilekoan Covid-19 delakoaren ondorioz abian jarri zen tailer-esperimentalen eredu berriaren bidetik. Tailer praktikoak eskainiko dira, eta familiek zuzenean esperimentatuko dituzte arte eszenikoak. «Eredu berri honek ondo funtzionatu du, eta aukera eman digu familientzako antzerkia eta magia programatzen jarraitzeko, pandemia gorabehera; horregatik, hiruhileko honetan errepikatu nahi izan dugu apustu hori, gure tokiko konpainien eskutik», azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Familia-jarduera parte-hartzailea eskaintzen du Barakaldoko Udalak, tailer didaktikoekin, eta ikusle gisa joan beharrean, familiek modu aktiboan parte hartzen dute. «Tailerretan, berriz ere proposatzen diegu familiei arte eszenikoak oso modu dibertigarrian esperimentatzen ikastea», adierazi du Canterok.

Familiiei zuzendutako Arte Eszenikoen programaren ohiko laguntzaile diren hainbat konpainia-profesionalek emango dituzte tailerrak, eta horrela,  esku-txotxongiloak eraikitzen eta maneiatzen ikasiko dute, bai eta magiako trikimailu harrigarriak menderatzen, paperezko pertsonaiekin antzezpenak egiteko agertoki txiki bat sortzen, malabarismoekin zirkuko teknikak praktikatzen, eta eguneroko objektuei bizia emanez antzerkia egiten ere.

Jarduera 5 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat da. Tailer bakoitzak kopuru mugatuak ditu pandemian prebentzio-neurriak aintzat hartzeko, eta doakoak dira. Parte hartu nahi izatera, izena eman beharko da aurretik; plazak zozketa bidez esleitzen dira. Astero izango da izena emateko aukera, astelehen eta astearteetan, tailer bakoitzerako, 944789485/944789552 telefonoaren bidez edo  kulturbulegoa@barakaldo.eus posta elektroniko bidez (honako hauek adierazi behar dira: tailerra eta izena emandakoen izen-abizenak, NANa eta telefonoa ¿ gehienez 3 lagun). Familia-talde bakoitzak  heldu bata eta gehienez bi adingabe aurreinskribatu ahal izango ditu.