Kontzertuaren sustatzaileak Euskalduna Bilbaori gaur goizean jakinarazi dionez, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, Peralesek otsailaren 24an Jauregian eman behar zuen kontzertua 2021eko irailaren 16an izango da.
Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz, info@euskalduna.eus helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.
Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.