Williams: “Erakutsi dugu talde handia garela”

0
PRUEBA

Iñaki Williams protagonista nagusietako bat izan da 2021eko Superkopako finalean Athletic Clubek Bartzelonaren aurka lortutako garaipenean. Aurrelari zuri-gorriak bere taldearen hirugarren gola lortu du, hots, titulua lortzeko erabakigarriena, eta hortaz, ‘Man of the Match’ (Partidako jokalari onena) izendatu dute bere lan bikainagatik. “Oso pozik nago, baina oraindik ez dut egin berri duguna neureganatu”, aipatu du Williamsek neurketaren osteko prentsaurrekoan. “Erakutsi dugu edozeinen aurka lehiatu gaitezkeela, ez digute hain kolpe-gogorrak menderatu. Pertsonalki ere oso pozik nago. Agertu behar izan dudanean, agertu naiz eta baloia sartu egin da. Egin dudan lan guztiaren saria izan da”.

Aurrelari zuri-gorriak taldeak arrakasta lortzeko egin duen lana azpimarratu du oso zail jarri zen final batean: “Esfortzuak eta nekeak ezin izan gaituzte irabazi. Ez dugu inoiz amore eman. Gure estiloa da, eta elkarrekin borrokatzen garenean oso zaila da guri irabaztea. Erakutsi dugu talde handia garela eta hau athleticzale guztiei eskainia da. Bihotza eta fedea dituzunean dena da posible. Animaliak bezala lan egin dugu eta esfortzuak bere saria izan du. Uste dut Superkopa hau merezita irabazi dugula”.