Etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro berria Donostian

0

Tokiko Gobernu Batzordeak etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko exekuzio proiektua onartu du. Villa Salia eraikinean (Jaialai pasealekua, 17) izango da, eta bertan familien programa bat garatzea ere aurreikusten da. Jarduera honen aurrekontua 2.100.547 eurokoa da, eta eraikinaren jatorrizko balio arkitektonikoak galdu gabe gauzatuko da.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, «proiektu hau Udalaren Gizarte Ekintza sailaren lehentasunezko helburuen artean dago, etxerik gabeko pertsonei laguntzeko lokal bat jartzea, eta eraikin honek zeregin horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu«.

Villa Salia 1.200 m2 inguruko jabetza eta zerbitzu publikoko lurzati batean dago, eta gaur egun irakaskuntzarako (helduentzako hezkuntza) erabiltzen da osorik. Bi jarduerak bateragarriak dira, baina horretarako eraikina egokitu beharko da.