Bitartekaritzaren Europako eguna da gaur

0

Gaur, urtarrilak 21 bitartekaritzaren Europako lehen lege-testuaren onarpena ospatzen du Europak, alegia, Europako Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 21ean Familia barruko Bitartekaritzari buruzko R (98) Gomendioa onartu izana.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren egoitzan izan da, Cristina Merino arduradunarekin batera. Bertan, pandemiak eta konfinamenduak markatutako 2020. urteko Zerbitzuaren balantzea egin dute.

Urtarrilaren 21ean, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak eta Abokatuen Elkargoek Bitartekaritzaren Europako Egunaren ospakizunekin bat egiten dute eta hainbat jarduera eta ekitaldi antolatzen dituzte gatazkak konpontzeko ordezko metodo hori sustatu eta ezagutarazteko.

Baina, zer da bitartekaritza? Bitartekaritza Justizia Errestauratiboaren adierazle garrantzitsuena da, ohiko justiziaren ordezko era da eta biktimari protagonismo handiagoa ematen dio; ildo horretatik, aldeen arteko zuzeneko komunikazioaren bitartez, biktimak jasandako kaltea konpontzea du xede.

  • Euskadiko bitartekaritzari buruzko informazio gehiago JustiziaEus-eko Justizia Errestauratiboaren atalean eskuratu dezakezu.
  • Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua.
  • Hipoteka-bitartekaritza Zerbitzua.