Ertzaintzak mugikortasuna kontrolatzen jarraituko du

0

Ertzaintzak eta udaltzaingoek berriz planifikatu dituzte errepideetako kontrol-dispositiboak, lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan onartutako mugikortasun murrizketei eta neurriei jarraituz.

Ertzaintzaren trafikoko eta herritarren babeserako eta udaltzaingoetako unitateek jarraitu egingo dute lurraldeen eta udalerrien arteko mugikortasuna kontrolatzen Euskadiko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan.

Dekretu berriak mantendu egiten ditu, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan sartzeko edo horietatik irteteko ezarritako murrizketak, eta aipatutako Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik bakarrik eta behar bezala justifikatuta bakarrik egin ahal izango dira joan-etorriak.

Horrez gainera, murriztuta dago norbera bizi den lurralde historikotik irtetea ere, salbuetsitako kasuetan izan ezik. Baimenduta dago lurralde historiko ezberdinetakoak izan arren mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna, eta salbuespena izango da norbera bizi den udalerrian edo mugakidean COVID-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 500ekoa edo 500 baino handiagoa izatea 100.000 biztanleko.