Bilboko Udalak milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du bi igogailu berri ipintzeko

0

Bilboko Udala, irisgarritasun unibertsalaren aldeko erabaki fermua hartua baitu, datozen hilabeteotan hasiko da Otxarkoaga eta Uribarri auzoetan bi igogailu berri ipintzen.

Otxarkoagan, 395.375,68 euroko aurrekontuarekin eta lanak egiteko sei hilabeteko epearekin, elementu mekaniko bertikal bat ipiniko du Udalak, Ángela Arregui plaza eta Pau Casals etorbidea lotuko dituena.

Ángela Arregui plaza leku zentrala da Otxarkoaga auzoan, inguratuta baitago interes orokorreko zenbait zerbitzuz, hala nola merkatua, auzo-etxea, erretiratuen egoitza edo Udaltzaingoaren komisaria. Une honetan, inguru horretan bada desnibel handi samar bat, plazaren eta inguratzen duten Langaran kalearen eta Pau Casals etorbidearen artean. Koten arteko aldea gainditzeko, orain, eskailerak baliatzen dira, bi kaleak lotzen dituztenak plazan zehar, edo Langaran kalearen zati bat balia daiteke, osterantzean, eraikinak inguratzen dituena, baina batez besteko malda % 10ekoa duela.

Hori dela eta, Udalak datozen hilabeteotan ekingo dio igogailu bertikal berri bat bat eraikitzeari, (izan ere, plazaren eta Pau Casals etorbidearen artean) gaur egun auzo-etxearen eta erretiratuen egoitzaren pean dagoen eskaileren ingurunean. Azpimarratu behar da, plazako irisgarritasuna konponduz, Pau Casalsetik Otxarkoagako Azokaraino irisgarritasuna konpontzen dela.

Zaldain gabeko elementu bat da, eta inguru hartan baliagarri dagoen lekuak determinatzen du zer edukiera eta geometria izango dituen, eta baita ere kokatuko direneko eraikinaren egiturak ere. Zehazki, kabinetan, 10 lagun sartu ahalko dira, eta bideozaintzako sistema bat izango dute, eta LED erako horma-argiak eta proiektoreak baliatuko dira argiztatzeko.

Igogailua eraikinaren barrualdetik doanez, hobi bat egingo da hormigoizko hormen artean, eta ardatz bertikal metalezko bat izango du, beirazko eta altzairu herdoilgaitzezko xaflez estalia. Eraikitzeko, baina, aldatu beharko dira auzo-etxeko komunak, nahikoa leku egongo bada.