Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren larunbat goizean N-121-A errepidea irekiko dute Intxaurreta eta Gurutze arteko lotuneen artean. Bestalde, N-634 errepidean, Usurbil parean, egonkortze-lanen ezpondan altuera handiko garbiketa-lanak egin behar direnez, errepidea erabat moztu beharko da Troiako elkargunetik Txiki Erdi auzoko elkarguneraino. Desbideratze alternatiboa Zubietako bidetik edo Troiako bidetik egingo da.Errepidea erabat itxita egongo […]