Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek ia bi milioi salaketa jaso dituzte 15 urteetan

0

2005eko ekainaren 29an Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa abian jarri zenetik, 1.896.328 salaketa jaso dira emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Judizialeko Zerbitzuak egindako txostenaren arabera.

15 urte hauetan, 375.892 babes-agindu adostu dira, eta organo judizialek (emakumeen aurkako indarkeriako epaitegiek, zigor-arloko epaitegiek eta probintzia-auzitegiek) 704.749 epai eman dituzte, batez beste % 72,7ko kondena ezarrita.