Jabetza Intelektualaren Erregistroan 1.811 obra inskribatu ziren iaz

0

Eusko Jaurlaritzaren Jabetza Intelektualaren erregistroak 1.811 erregistro jaso zituen 2020. urtean, aurrekoan baino ia 200 obra gehiago. Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera “Jabetza intelektualaren objektu dira jatorrizko sorkuntza literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean asmatzen den edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ukiezinez adieraziak”. Horien artean daude lan literarioak, artistikoak, ikus entzunezkoak, ordenagailurako programak edo lan zientifikoak.

Igaz, 2020. urtean, %11 hazi zen Jabetza Intelektualaren Erregistroan izena emandako obren kopurua. Obra ereduaren arabera, ugarienak lan literarioak izan ziran. Honela banatzen dira 1.811 erregistro horiek obra motaren arabera:

OBRA MOTA 2019 2020
Literarioak 919 1.033
Musikalak 399 407
Artistikoak 132 157
Zientifikoak 117 111
Ordenagailu programak 29 59
Ikus entzunezkoak 33 30
Fonogramak 6
Datu baseak 6 4
Lan teknikoak 1 3
Web orrialdeak 0 1
GUZTIRA 1.636 1.811

 

Eusko Jaurlaritzak 2012an, eta jabetza intelektualari buruzko legeria betearazteko transferentzia jaso ondoren, sortu zuen Jabetza Intelektualaren Erregistroa. Ordutik, 15.466 lan erregistratu dira.

  1. urtea koronabirusak eragindako pandemia urtea izan zela kontutan hartuta Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatutako obra kopuruak erakusten du Euskadik herri sortzailea izaten jarraitzen duela. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak sorkuntza-giro hori zaintzen jarraitzeko helburua du. Hala iragarri zuen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak joan den urriaren 28an Eusko Legebiltzarrean datozan lau urteetako lan ildoen berri ematerakoan ere.