Azpeitiko otsaileko plenoa egingo da bihar 19:00etatik aurrera, online

0
Bihar, otsailak 2, asteartea, hileko ohiko plenoa egingo da 19:00etatik aurrera. Osasun alarma egoera dela eta, online egingo dute hilabete honetakoa;  Jitsi meet plataformaren bidez, Azpeitiko Udala jarrita jarraitu ahal izango da.

Honakoak izango dira landuko diren gaiak:

1.- Udalbatzak 2021eko urtarrilaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalaren 2020-2022 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea.

3.- Eliz kalea 28, 26 eta 24an dagoen orubean etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren finantzazioa.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza hitzarmena, Azpeitian Kultura sustatzeko.

5.- Udalaren bere erakunde publikoen eta Azpeitia Berritzen S.A.rentzat 2021erako ordainsarien igoera.

6.- Azpeitiko Euskara Patronatuaren aurrekontuan 2020-KALD-000001 Kreditu aldaketa onartzea.

7.- Alkatetzak 2020ko uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

8.- Ostalaritzaren egoeraren berri emateko Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformak aurkeztu duen mozioa.

9.- Galdera eta erreguak