Barakaldoko Udalak 468.000 euro inbertituko ditu hiriko zenbait kale asfaltatzeko. Jarduketa, errepideen konponketa ardatz duena, Barakaldoko hainbat auzotan egingo da: Arrontegi, Arteagabeitia, Bagatza, San Bizente, Desertu Berria eta Gurutzeta. «Obra oso garrantzitsua da, gure hiriko hainbat kaleren egoera hobetuko baitu, gure auzotarrek askotan eskatu izan digute eta», adierazi du Amaia del Campo alkateak.
Zehazki, honako kale hauetan jardungo da: Arrandi, Arteagabeitia, Juriondo, Lurkitzaga, Munibe, Hita Artziprestea, Bertsolaria, Pormetxeta, Errekatxu eta Gurutzetako biribilgunea. 13.610 metro koadroko errepidea konponduko da; bertan, lehendik dauden estalkiak altxatuko dira eta aglomeratu berri bat egingo da. «Denborak aurrera egin ahala, lubakiak eta hausturak sortu dira galtzadan, eta beharrezkoa da gure udalerriko errepideak apurka-apurka konpontzea, galtzadaren egoera hobetzeko eta gainazalean lerratze ona eta itsaskortasun handiagoa izan dezaten», azaldu du alkateak.
Aglomeratuaz gain, proiektuan oinezkoen 24 pasabide goratuak hobetzea ere aurreikusten da, kasu askotan lan egingo den eremuetan kokatuta daudenak. Oinezkoentzako pasabideak egingo dira Euskadi etorbidean, Askatasuna hiribideetorbidean, Azkue biribilgunean, Labe Garaien etorbidean, Ibaiben, Ametzagan, Anbian, Bondaden, Arrandin, Arteagabeitian, Pormetxetan eta Errekatxunn eta Gurutzetako ospitalearen ondoan. Hiru hilekoa da obra egiteko epea, edo hori da aurreikuspena.
«Barakaldo gero eta atseginagoa, modernoagoa eta seguruagoa sortzea da gure helburua , bai gidariarentzat, seguru gidatzeko moduko errepideak behar baititu, bai oinezkoarentzat, bidegurutzeetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko aukera ematen duten gaineko pasabideak eraikiz», azpimarratu du Del Campok.
«Azken urteotan asfaltatze-proiektuak egin ditugu hogeita hamar bat kaletan: Erreketa, Bake auzoa, Ruben Darío, Andikollano, Anaitasuna, Mendia – Kaleetan inbertsioa egiten jarraituko dugu, gure hiria hobetzearen aldeko apustua eginez eta inbertsio publikoa eginez enplegua sortzen saiatzeko, hain beharrezkoa den une honetan «, amaitu du alkateak.