Oscar Arce Athletic Clubeko batzordekideak bere dimisioa aurkeztu du gaur, arrazoi profesionalengatik, eta onartu egin da. Oscar Arce 2018ko abenduan iritsi zen Ibaiganera Aitor Elizegiren proiektuan, eta denbora horretan aktiboki hartu du parte Negozio eta Berrikuntza Garapeneko Batzordeetan.
Zuzendaritza-Batzordeak eta Klubeko langileek beren dedikazio eta ekarpen guztiak eskertzen dizkiote eta etorkizunerako arrakasta pertsonal eta profesional handiena opa diote.