Ruth Juan artistak ortze garbiaren komentuko horma-irudi handia amaitu du

0

Ruth Juan artistak (Junitamakinaamaitu du dagoeneko Bilboko Sortze Garbiaren Komentuko hormetan egin duen lana, Zabalan.

Ruthen lan prozesua, komentuko hormetan, Udalaren BLV-ART programa 2020an garatzen ari zelarik abiatu zen: urtero antolatzen du Bilboko Udalak programa hori, kulturaren zeregina nabarmentzearren Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoen garapenerako eta birgaitze integralerako elementu bultzatzaile moduan. “Era honetako ekimenekin, nabarmendu nahi dugu zer garrantzi duen kulturak Bilbo Zaharreko gune hau eraldatzeko orduan. Beraz, hala, inguru hartan sortu den komunitate artistikoari laguntzen diogu, Uriko kultura eragile kopuru handi bat han bizi baita eta han egiten baitu lan”, adierazi dute Udaleko kideek.