Donostiako Udalak Fernando Múgica Herzog-en omenez plaka jarriko du

0

Donostiako Udalak Fernando Múgica Herzog-en omenez plaka jarriko du hurrengo larunbatean, otsailaren 6an. Múgica ETAk hil zuen atentatu batean 1996.urtean. Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen duen bederatzigarren plaka izango da.

Plaka jartzeko ekitaldia larunbatean, 12:00etan, egingo da San Martin kaleko 11 eta 13 zenbakien artean, eta jarri diren beste plaka jartzeko ekitaldiekin bezala, omenaldi xumea egingo da, eta bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.

Fernando Múgica Herzog-ek 62 urte zituen 1996ko otsailaren 6an su-armaz egindako atentatu batean hil zenean. Abokatu eta PSOEko militante historikoa semearekin partekatzen zuen bulegora zihoala hil zuten. Semeari ere arma batekin apuntatu zioten.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordoñez eta Francisco Martin Gonzalez – guztiak ETAk erailak -, eta Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila -.